Sorginak

Sorginak

Kristautasunaren ikuspuntutik infernuko indarren laguntzarekin, naturaz gaindiko gauzak egin ditzeketen pertsonak dira. Itxuraz aldatzeko gai direnez, edozein izakiren antza har dezakete: agurre zaharrak, neska ederrak, katu beltzak, itsasoko olatuak… Gure artean bizi ohi dira, edozein herritan, edozein etxetan. Euskal Herrian, sorginak kristautasunaren finkapenarekin batera agertzen hasi ziren, beraz, izan liteke aurreko ohitura paganoei eusten zieten pertsonak besterik ez izatea.