Mikolasak

Mikolasak

Deabrutxo txikiak dira. Beti taldeka agertzen dira.Indar ikaragarria dute eta eraikitzaile handiak dira. Inork ez daki non bizi diren, eguzkiaren agerpenarekin batera desagertzen baitira. Zakarrak eta apur bat burugogorrak. Gizakiekin harremanetan jartzen direnean, eraikin paregabeak egiteko, beraien hitza betetzen dute, gau bakar batean altxatuz. Hori bai, beti prezio altua eskatzen dute egindako lanaren ordez.