Mari eta Majuren semeak dira. Gazte garaian deabruarekin bizi ziren kobazulo batean, berarengandik ikasten zekien guztia. Bata ona da, bestea, ordez, jeinu txarrekoa. Kontrarioen borroka amaitezina dira, ongia eta gaizkia, gaua eta eguna, maitasuna eta gorrotoa, kontrajarritako presentziak eta, aldi berean, elkar osatzen duten anaiak dira.