Leku batetik bestera dabilen arima galdua. Antzina apaiza zen, eta oraindik, ikusten dugunean, bere arropa zaharra darama eta txakurrekin batera agertu ohi da. Zeru eta lurraren artean bizi ohi da. Gizakia zenean abade lanetan aritu zen, baina ehizaki bat harrapatzeko eliztarrak utzi zituen. Handik aurrera, zeruak zigortuta, atsedenik gabeko ehizaldian ibili behar.