Mari

Mari

Euskal Herriko jainkosa nagusia. Bertan biltzen dira elementu guztiak, izaki magiko guztiak beren asmoen menpe baitaude.Lekuaren arabera horrela izendatzen dute: Anbotoko Dama, Txindokiko dama…Emakume polita eta erakargarriaren itxurarekin agertzen da.

Lur azpian bizi da, kobazuloetan –LURRA-. Eta, suaz inguratuta –SUA-, zerua zeharkatzen du -HAIZE. Batzuetan, merezi dutenak zigortzen ditu, Odeiri edo Urtziri laboreekin amaitzeko ekaitz izugarriak sortzeko eskatuz –URA-. Dena den, ona eta zuzena da.

Bere baimenarekin ezagutuko ditugu euskal izaki mitologikoak.