Maide

Maide

Lamien kide arrak dira. Gizon itxurarekin ageri ohi dira, nahiz eta hankei erreparatuz gero ikus daitekeen ez direla gizaki hankak, animalia ezberdinen apatxak edo atzaparrak baizik. Lamiekin batera bizi dira ibaiertzetan, erreketako urmaeletan, giza presentziatik urrun dauden aintziretan.