Urrun dauden zelaietan eta kobazuloetan bizi diren izaki erraldoiak dira. Ez dira basajaunak bezain iletsuak. Normalean gizakiekin harreman gutxi izan dute, haien sinesmenak mantentzeko. Harremanetan egon direnean, gizakiok hainbat sekretu lapurtu dizkiegu. Kristautasuna gure lurraldera heldu zenean, beraiek desagertu omen ziren.