Inguma, Bildur-aize edo MauMau

Inguma, Bildur-aize edo MauMau

Amets kaltegarrien jeinua da. Beti gauez agertzen den deabrutxo edo iratxo madarikatua, biktimen eztarria estutzeko eta bularraldean indarrez zanpatzeko, itotzeko asmoz. Iluntasunean eta itzaletan desagertzen direnez, inork ez daki non bizi diren, nahiz eta behin baino gehiagotan infernua aipatu.