Akerbeltz

Akerbeltz

Akelarreko jaun handia. Deabrua da, izakirik txarrena. Bere gorputza gizakiaren eta akerraren nahastura da, ikatza bezain beltza den azala du eta adar paregabeek burua adornatzen diote, koroa modura. Lur azpian bizi ohi da, infernuan. Akelarreetan parte hartzen duten pertsona guztiak berarengana hurbiltzen dira, ipurdia musukatzeko eta egindako gaiztakeriak kontatzeko.